XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aipaturiko bide zuzen honen ziurgabetasunak beste zeharkako teknika batzu erabiltzera behartu du.
Saiatu den hauetako posibilitate bat desazelerazio edo dezelerazio-parametroaren neurketa izan da.
Ideia hauxe dugu.
Hubble-ren konstantearen balioan eboluzioa unibertsoaren dentsitatearen funtzioa dugu eboluzioaren ekuazioak ((20) ekuazioa) adierazten duenez.
Honela,
Eta alderantziz, dentsitatez handia izanez gero indar hori handia izango litzateke eta
Gauzak honela izanik, distantzia konkretu batetara hartzen dugun galaxia baten gorriranzko lerrakuntza handiagoa izango litzateke bigarren kasuan bere abiadura hala delako
(Gogoratu behaketak egiten ditugunean denboran atzeraka ikusten dugula).
Gorriranzko lerrakuntza distantziarekiko adierazten badugu grafiko batetan, dentsitatea oso txikia den kasurako, hau da,
Dezelerazio parametroa handiagoa den neurrian kurbak malda handiagoak hartuko ditu zenbat eta distantzia handiagotarako neurtu. Ikus 14. irudia.
Honela, neurketak eginez eta ateratzen den grafikoa 14. irudiarekin konparatuz dezelerazio parametroa mugatu eta unibertsoa irekia ala itxia den ondorioztatuko genuke.
Baina metodo honek ere zailtasun handi bat agertzen du, distantziaren neurketarena hain zuzen ere.
Distantzia, generalean, argitasun intrintseko eta itxurazkoen balioak ezagutuz egiten da (ikus (5) adierazpena).
Grafikoa egiteko, orduan, argitasun intrintseko konkretu bateko objektuak hartu beharko genituzke; baina horixe da ez dakiguna nola egin, objektuak urrun daudenean ez dugu bere argitasun intrintsekoa zein den finkatzeko metodorik (...).